1942 emaitza *:* bilaketarentzat [241 - 250]
Aracné (es), Arachné (fr), Arachne (en), Ἀράχνη (el kl)
Aramako (Gipuzkoa) Andre Maria Mendizabal izeneko baserrian gordetzen da. Ez dakigu, damurik, elizattoa non zegoen.
Aguraingo (Araba) ermita, egun desagertua. Ikus Arrizabalaga. Arana (Trebiñu) herriko eliza ere Andre Mariarena da.
Izatez Arantzazu izenaren hipokoristikoa edo txikigarria zen, baina horrelakoetan maiz gertatu den bezala, gaur egun izen maila lortu duela esan daiteke. Ikus Arantzazu.
Ainhoako (Lapurdi) Andre Mariaren adbokazioa. Euskal Herrian Arantzazuko Ama Birjinaganako debozio handia egon da, eta horren erakusgarri da Ainhoan haren oroimenez eraiki zuten kapera, Arantza izenaz ezagutzen dena. Horretaz gain, zuhaixka baten (Crataegus monogyna) eta Nafarroako Bortzerrietako herri baten izena ere bada. Ikus Ainhoa, Arantzazu eta Elorria.
Euskal Herriko Andre Maririk ezagunenetako eta gurtuenetako bat dugu hau; 1918tik Gipuzkoako zaindaria da. Bitan agertu omen zen eliza eraikitzeko aginduz, dirudienez lehen aldian ez baitzuten haren manua aintzat hartu. Bigarrenean, berriz, Rodrigo Balantzategiri agertu omen zitzaion elorri edo arantza batean, eta honi zor zaio hain zabaldurik dagoen etimologia. Izan ere, kondairak dioenez, 'Arantzan zu?' galdegin omen zion artzainak Andre Mariari. Argi dago azalpen polita bezain okerra dela eta esanahia askoz ere arruntagoa dela: arantza + zu, hau da 'arantza-landarea ugari dagoen lekua'. Bertan frantziskotarren komentua dago, behinola mertzedariena izan zena. Oñatiko Arantzazutik hartu zuen Ainhoa-ko Andre Mariak izena; Bizkaiko Arratia ibarrean bada Arantzazu deritzan herria. Arantxa izen beregain bilakatu den jatorrizko hipokoristikoa dugu. Pirinio osoan agertzen zaizkigu arantza edo elorriari loturiko Andre Mariak.
Arantzazuren oinetan dagoen auzoa, Oñatin (Gipuzkoa). Gaur egun ermitaren hormen zatiak baino ez daude.
Erdi Aroko izena, Oltza (Nafarroa) zendeako herria eta Andre Mariaren ermita. Herriaren aurreneko aipamena 1035. urtekoa da, Antso Gartzeitz erregeak semeari eman zionekoa. Aipatzekoak dira gaztelua eta ate gotikoa duen Andre Mariaren ermita. Funesen (Nafarroa) antroponimotzat ageri da 1211. urtean. Herriko jaiak abuztuaren amaieran dira.
Araceli (es)
Latineko Aracoeli ('zeruaren aldarea') izenetik. Arazeliko Andre Mariaren santutegia Capitolioko tontorrean dago, Jupiterren tenpluaren lekuan. Izen honetako tokiak mendi gailurretan egon ohi dira, seguruenik Aracoeli-k aurreko sinesteak ordezkatu zituelako. Badaiteke Araciel, Corellako (Nafarroa) Ama Birjinaren adbokazioa, izen honen bilakaeraren emaitza izatea. Jaieguna maiatzaren 2an da..
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.