1943 emaitza *:* bilaketarentzat [271 - 280]
Zuberoako herria, Lakarri eta Sarrikotagainerekin udala osatzen duena, eta Atharratzeko (Zuberoa) auzoa.
Ariadna (es), Ariane (fr), Ariadne (en), Ἀριάδνη (el kl)
Ikus Ariane.
Ariadna (es), Ariane (fr)
Grezierako Ariadne 'santua' hitzetik sortutako izena. Greziako mitologian Ariane Kretako Minos erregearen alaba izan zen. Minotauroren laberintoan sartu behar zuen Teseoz maitemindurik zegoenez, honi haril edo mataza bat eman zion, haria luzatuz-luzatuz aterabidea aurki ahal zezan. Zorigaitzez, esker txarreko Teseok Naxos uhartean utziko zuen aurrerago. Handik Dioniso jainkoak atera zuen eta Olinpora eraman, berarekin ezkontzeko. Aldaerak: Arene (Deun-ixendegi euzkotarra) y Ariadna. Jaieguna irailaren 17an da.
Erdi Aroko euskal izena. Oñatin (Gipuzkoa) agertzen da, 1489an.
Arin adjektiboan oinarriturik sortutako izena, Sabin Aranaren bideari jarraikiz.
Errioxako Andre Mariaren adbokazioa. Osagaiak haritz dendronimoa eta toponimian ugaria den -eta atzizkia dira. Gogoan izan behar da luzaz euskara izan dela erkidego horretako alderdi bateko hizkuntza. Merino Urrutiari esker badakigu, adibidez, Ojacastroko (Errioxa) bizilagunek XIII. mendean, atxilotuz gero, euskaraz mintzatzeko eskubidea zutela: '... el ome de Oia-Castro si le demandase ome de fuera de la Villa o de la Villa que el recudiese en vascuence'.
Erdi Aroko emakume izena. Iruñean agertzen da, XIII. Mendean: Arixen femina.
Erdi Aroko izena. Nafarroan 1274. urtean 'Dona Ariçia mia muiller' ageri da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.