1943 emaitza *:* bilaketarentzat [321 - 330]
La Puebla de la Labarcako (Araba) herrixka eta Andre Mariaren ermita. Erromatarren garaiko herri hau -elizan garai hartako hilarriak ageri dira- 926an aipatzen da lehenengo aldiz, eta badakigu hustu XIX. mendean egin zela. Frantsesen aurkako gerraren garaian elizattoa bota eta irudia herriko elizara eraman zuten. Gaur egun Barriako monasterioko moja bernarditak bizi dira bertan. Asa toponimoa han-hemen errepikatzen da; besteak beste, Nafarroako Arakilen eta Urdotzen aurkitzen dugu.
Isis (es), Isis (fr), Isis (en)
Esteribarko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Salbatoreren monasterioa izan zen XI. mendetik XVI.era, baina data honetan ermita bihurtu zen. Izenaren osagaiak hats eta iturri direla dirudi, hau da, usain eta zapore txarra dituen iturria, urak duen sulfuroagatik edo.
Andre Mariaren antzinako adbokazioa, Arabakoa. Ermita 1257an Aysecoa gisa azaltzen den Askoa herri hustuko eliza zen. Irudia orain Apodakako (Araba) elizan dago altxaturik.
Erdi Aroko izena. Asona, Iruñeko Eneko Arista erregearen alaba, Tuterako (Nafarroa) Muza banukasitarrarekin ezkondu zen, 802. urtean. Banukasitarrak Tuterako agintariak izan ziren hiria arabiarren menpe zegoenean, baina Iruñeko errege-erreginen jendakiak ziren, eta anitzetan elkar harturik borrokatu ziren, bai frankoen aurka eta bai arabiarren aurka. Erdi Aroan Assona idatzirik aurkitu ohi dugu.
Aspasia (es), Aspasie (fr), Aspasia (en), Ἀσπασία (el kl)
Isis (es), Isis (fr), Isis (en)
Astarté (es), Astarté (fr), Astarte (en)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Asteria.
Grezierako Asteríe izenetik datorkigu eta hau astér 'izarra'-tik. Asteria-k, Koeos titanaren alabak, Zeusengadik ihes egiteko itsasora bota zuen bere burua, eta Delos uhartea bihurtu zen. IV. mendeko Santa Asteria Bergamon, Sizilian, martirizatu zuten ahizparekin batera. Jai eguna abuztuaren 10ean da. Aldaera: Astere (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.