1943 emaitza *:* bilaketarentzat [351 - 360]
Aura (es), Aura (fr), Aura (en), Αὔρα (el kl)
Aurelia (es), Aurélie (fr), Aurelia (en)
Erromako Aurelius leinu izenetik dator, eta hau segur aski Aurora teonimoa (ikus) atera den hitz beretik. Aurum 'urrea'rekin ere erlazionatu dute. Emakume izena ardurakoa zen Erroman. Jaieguna irailaren 25ean da. .
Erdi Aroan ohiko izena zen hau Europan. Euskal Herrian 1068an Zabaltzan (Nafarroa) ageri da, 1085ean Lizasoainen (Nafarroa) eta 1390ean Arrasaten (Gipuzkoa). Latineko aurea 'urrezkoa' hitzetik datorke. Auria izeneko hiru santa ditugu, bat Parisen (Frantzia), bestea Kordoban (Espainia) eta, azkena, Ostian (Italia). Jaieguna uztailaren 19an da (Kordobakoa). Aldaera: Oria.
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Auria eta Bita dira. Aldaerak: Aurubita, Orobita, Oribita eta Orbita. Ikus Auria eta Bita.
Erdi Aroko euskal izena. 1111n ageri da, Leiren (Nafarroa): Tota, filia de dona Auriola.
Presentación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean azaltzen da, gaztelaniazko Presentación izenaren baliokide femeninotzat; Andre Maria tenpluan aurkeztea dakarkigu gogora. 583. urtean Konstantino enperadoreak Jerusalemen eliza bat sagaratzeko agindu zuen. Jaia ekialdean sortu zen eta handik zabaldu zen kristau munduan barrena. 1585. urtean Sisto V.ak eliza osorako ofizialdu zuen. Jaia azaroaren 21ean da. Hipokoristikoa: Prexen.
Aurora (es), Aurore (fr), Aurora (en), Aurora (la)
Mitologia klasikoan egunsentiaren jainkosa da Aurora, Titan eta Lurraren alaba. Bi zaldik daramaten zilarrezko gurdi batean irudikatzen da. Mitologian goizeko ihintza honen seme-alabek jaulkitako malkoak direla esaten da. Egunsentiko Andre Maria irailaren 15ean da.
Ikus Auribita.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.