1943 emaitza *:* bilaketarentzat [361 - 370]
Agustina izenaren eratorria izan liteke, patronimikoaren bukaera femeninoak egiteko erabili baitzen gure artean garai batean, gizon izenetatik abiatuz eskuarki, eta -a erantsiz. Zernahi gisaz, Saustitza ere badugu, itxuraz Sebastiana-rekin lotu behar dena. Ikus sarrera hauek.
Agustina (es), Augustine (fr)
Axpeko Andre Maria Busturia (Bizkaia) herriko parrokia da. Bere kokaguneak, hartzulo batean jaiotzen den errekaren ondoan baita, Euskal Herrian ohikoak diren laminak dakarzkigu burura. Gogoratu beharra da, bestalde, hemendik gertu, Mundakan (Bizkaia), Lamiaran ermita dagoela. Axperen itzulpena da ezagutzen dugun euskal toponimo baten itzulpenik zaharrenetakoa, 1051koa: '...monasterium iuxta maris, cui vocabulum est Sancte Marie de Izpea, subtus penna, in territorio Busturi cum sua decania pernominata Bareizi (...)'.
Maeztu (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia irailaren zortzian da. Arabako Lautadako eta Bizkaiko Enkarterriko beste izen askok bezala, eskuinetik hasita hirugarren silaban du azentua (Azázeta). Aizkorriko artzainek Záita deitzen dute.
Ascensia (es)
Ikus Igokunde.
Eibarko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita. 1506an eraiki zen ermita, eta 1691n oraingo eliza. Harrizko gurutze erromanikoa izan zuen, egun galdua dena. Jaia abuztuaren 15ean egiten da. Azitaingo Andre Mariaren ikastetxea lehenago Untzueta jauregia izan zen.
Izen arabiarra, maitatua edo maitatuena adiera duena. 1244an, Aziza zeritzan andrea bizi zen Tuteran (Nafarroa).
Gasteizko kontzejua eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntza gotikoa da, baina badu leiho erromaniko bat. Jaia irailaren zortzian da.
Santa Marinaren ermita Gabirian (Gipuzkoa).
Açuçena o as-susana arabierazko landare izenetik datorkigu. Azuzenako Andre Maria da Naiarako (Errioxa) Ama Birjinaren adbokazioetako bat.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.