1943 emaitza *:* bilaketarentzat [391 - 400]
Ekialdeko Lautadako Andre Mariaren komentu zaharra, Araban. Lehenengo aipamen idatzia 1217koa bada ere, eraiki aurreko mendean egin zen. Arabako Foru Aldundiak berritu du monasterioa, bera baita orain jabea. Moja bernarditek Oiongo (Araba) Asa auzoan dute komentu berria. Jaieguna abuztuaren 20an da.
Bartolomea (es), Bartholomée (fr), Bartolomea (en), Bartholomea (en)
Naxurieta (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita. Sakanako (Nafarroa) baso batek eta Gaubeako (Araba) herri batek ere Basabe dute izena.
Etsaingo (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Antzina lekaime komentua eta herria izan zen, baina XIV. mendearen amaieran hustu egin zen. Izenak beste orduz bertan egon zen oihana, baso gaitz-a, dakar gogora.
Bergarako (Gipuzkoa) auzoa eta Done Jakueren elizan dagoen Andre Mariaren irudia.
Euskal mitologiako izakia, Mariren eta Laminen ezaugarri franko biltzen dituena. Mendibetik (Nafarroa Beherea) Iratirako bidean dagoen Salbatoreko ermitan bada Basandererena izan omen zen ganderailua. Kondairak dioenez, Basajaunak hartu zuen ermitatik baina artzain batek bere lekura itzultzea lortu zuen, Salbatzailearen laguntzaz.
Basilia (es), Basilie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko Basille izenaren aldaera. Ikus Basilia.
Basilia (es), Basilie (fr), Basille (fr), Basilla (en)
Grezierako basileios 'erregearena'-tik dator, eta hau basileus 'erregea' hitzetik. IV. mendean bizi izan zen Basilio santua Greziako Elizako lau gurasoetako bat da. Santa Basilia Smyrna edo Sirmium-en -egungo Mitrovican, Balkanetan- martirizatu zuten. Santuaren eguna abuztuaren 29an da. Aldaera: Basile (Deun-ixendegi euzkotarra).
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Beataren baliokidea (Galian III. mendean martirizatutako hispaniar santua). Santuaren eguna martxoarean 8an da.
Beatriz (es), Béatrice (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Beatriz.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.