Ilargia edo Ilazkia gaueko argizagi nagusia da. Euskal mitologian emea da: 'Ilargi amandre santua, Jainkook bedeinka; nere begi ederrak gatzik ez deiola; ikusten duen guzik hala esan deiola' (Zerain, G). Erromatarren garaian jainkotzat hartzen zen, Santakara (Nafarroa) herrian aurkitutako eskaintza harri batean ikus daitekeen bezala. Gorbeia inguruan Eguzkia eta Ilargia senar-emazteak direla esaten da. Aldaerak: Ilargiñe, Ilazki e Ilazkiñe.
Zer: Emakume-izena
Non: --
Jatorria:
GOR.SAL.EIZ
Zer: Astroa [Satelitea]
Non: Unibertsoa
Jatorria:
ARAUA.173
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.