(...)
ALFONSA (frantses Alphonse-etik): Nafarroa Beherean eta agian Zuberoan eta Lapurdin erabiltzen da edo erabili izan da bederen. Gogora dezagun Seigarren Merindadeko Lopez-en itzulpen-obra ernegarriak daraman izenburua: "Alphonsa Rodriguez Jesusen Konpañhako Aitaren Giristhinho perfekzionearen praktikaren parte bat Heuzkarala itzulia", Aviñon-en inprimatua 1782-gn. urtean (2). 2) Mitxelenak ("Sobre -a en nombres vascos de persona", "Euskera" IV, 1959, 5 P.), -a euskal-atzizkia (frantsesetik hartutako pontizenetan), frantses -e mutuaren ordezko bezala jotzen du, baina, dioenez, -e hori ez da beti mutua izan. Bestalde, dio -a euskal-atzizkia ez omen da batere zaharra (nada antiguo). Beraz, jakin beharra litzateke, euskaldunak noiz hasi ziren -a erabiltzen, alegia, frantses -e mututu baino lehenago ala geroago, hots, letra aldatzea ala osat zea egin zuten, zeren, Alphonse hartu beharrean oinarritzat Alphons hartu baldin bazuten, letra osatzen baita —Jesusa (Jesus-a) izenean bezala—, eta ez aldatzen; eta jakina, orduan, frantsesetik hartutako izenok erregela honetan sartzen dira, hots, goian eman dugun lehenbizikoan. Honetaz, lau kasoak hirutara bihurtuko lirateke. OHARRA: Lan honen lehendabiziko probak zuzenduta gero ALFONSA izenaren adigarriok bildu ditut Jusef Egiategiren "Lehen liburia edo filosofo huskaldunaren ekheia" liburutik: "Alfonsa gaztiak, Alfonsa Handiren primia" (primua, oinordekoa), 179 P.; "Jakin nahiz ere zerbait Alfonsa Handiaz", 180 P.; "Othoitü nian non zen Errege Alfonsa erran leizadan", 180 p. (Euskaltzaindia, Bilbao, 1983).
(...)
Zer: izena
Non:
Jatorria:
ETXDE.EPIZ