Ingelesezko dandy hitzetik dator, eta modaren arabera janzten den gizonaren estiloa adierazten du jatorriz. XIX. mendearen hasiera aldera, goi mailako gazte bri tainiar batzuk modaren nondik norakoak ezartzen hasi ziren, batez ere janzkera kontuetan, baina beste arloetara ere hedatu zuten joera hori, indibidualismo erro mantikoaren eraginpean. Nork bere estiloa fin zaintzea eskatzen du dandismoak literaturan, eta, literaturaz gain, norberaren elkarrizketan, janzkeran eta gustuetan. Besteengandik bereiztea eta besteak harritzeko jokabide liluragarria eta deigarria hartzea bultzatzen zuen, arrunkerietatik ihesi. Dandismoa gustu estetiko baten adierazpide da. Garai hartako dandirik garrantzitsuenetako bat Lord R. Byron (1788-1824) izan zen. Gero, jokabide hori Frantziara igaro zen, eta han Ch. Baudelaire (1821-1867) izan zen dandismoaren adibiderik ospetsuena; dandismoa ezaugarri literarioetara bildu zuen Ch. Baudelairek. P. Verlainek Baudelaire jotzen zuen gizaki modernoaren ordezkaririk nabariena. Pixkanaka, dandismoa gizaki modernoaren barne hausturaren adierazgarri bilakatu zen; hots, ia bitxikeria esteti ko huts izatetik, poète maudit deiturikoen bereizgarri izatera iritsi zen, eta màl du siècle hain hedatuaren ezaugarrietako bat bilakatu.
[J. K. I.]
es: dandismo
fr: dandysme
en: dandysm