Komunikazio ekintza batean, solaskideen artean, mezua hartzaileari buruz zuzendua baldin bada, haren deitzeko edo zerbaiten manatzeko, haren arreta era kartzeko, deitze funtzioa (funtzio konatiboa) erabiltzen da:
“Ostalersa: Gorritik ala xuritik ? Pako: Ekaitzu pinta bat bederatik. Hola eginen dut bi eskualdeen konpli
mendua.” (P. Lartzabal, Herriko botzak )
Dei egiteko erran moldeak edo bokatiboak eta aginduen helarazteko aditz for mak (aginterazkoak) dira funtzio horren ezaugarriak, solasaldian eta berdin idaz kian:
“– Tira, ikusi zazu Joanes artzaia, ireki zaiozu atea, irauli zadazu orria.” (Tx. Agirre, Garoa )
Funtzio fatikoaren gisan, guztiz garrantzitsua da konatiboa deitu funtzioa antzer kia edo entsegua (gogoeta, arrazoinamendu, polemika, eta abar) aztertzerakoan. Ikus F UNTZIO .
[J. C.]