(grek. deixis, seinalatu edo erakustea, lat. apellatio )
Hizkuntzalaritzan denbora eta lekua erakusteko erabiltzen diren osagaiak mintzabide eta mintzatze mota guztietan erabiltzen dira, hiztuna eta entzulea den bora eta leku batean edo bestean gertatzen direnez. Maizenik erabiltzen diren hiz kuntz elementuak izenordainak (ni, gu, hi, zu...), erakusleak, aditz formak, denbora eta leku aditzondoak dira. Literaturan, bereziki teatroan erabiltzen da; baita ere, esaterako, deskripzioan. Ikus D ESKRIPZIO . J.Etxeparegan ohargarria da, adibidez, Buruxkak liburuko “Pilota partida” atalean, lehenago denboretako partidaren hastea deskribatzerakoan:
“Ziri luze batzu eskuan, kaskatuz zango muturrak, oihuka, ukabil ukaldika, bizpalau mutikok berehala husten dute plaza zola; inguruan, bizpahiru lerrotan, gainka elgarri, kokatzen dira behariak; etxetako leiho guztiak betetzen, haurrak igaiten zuhamu ala teilatuetarat; hara j ujeak izendatuak, biga herri bakotxeko, bi bazterretan xutik baitaude, begia atzarrik; hara kondazalea, ziri bat eskuan; huna azkenean, nehor ez baitzitzeien oraino ohartzen, Lekondar pilotariak.”
[X. A.]