(lat. declamatio , ozen esatea)
Erromatarren artean, hala Kintiliano, nola Zizeronen Erretoriketan, deklamazioa antzezlearen nahiz hizlariaren artearen atal nagusietako bat zen, actio aren atal nagu sietako bat, eta, testua aurrean izanik, hura ongi esan edo errezitatzean zetzan. Gerora, eskola ariketa jakina bilakatu zen, erretorikaren barruan eta mintzaldi edo jende aurreko diskurtsoetarako egokia zen hizlari taxua hartzera bideraturikoa.
Gaur egun, deklamazioa antzezlearen hitzen bidezko adierazpen arteari deritzo, hots, testu jakin bat elokuzio, intonazio eta erritmo egokian esan edo errezitatzeko arteari. Frantzian, diziplina autonomoa bilakatu zen, eta Comédie Françaisean ardu ratzen ziren bertso alexandrinoetan idatziriko testu tragikoak intentsitate, erritmo, infle xio eta abiada egokiaz esaten erakusteaz. Hurrengo mendeetan kritikatu egin zen deklamazio modu hori, pertsonaia benetako pertsona batekin identifikatu ahal izatea eragozten zuen, jarrera afektatua eta naturaltasunik gabea eragiten zuelako; orduz gero, hitz egiteko artea ren egiantza erdietsi nahi izan zuten, besteak beste, J. Copeau edo K. Stanilavski antzerki zuzendariek. Baina deklamazioaren arroztasun efektuaz ere baliatu dira beste batzuk, estetizismo liriko eta arkaikoa erdiesteko asmoz.
[P. U.]
es: declamación
fr: déclamation
en: declamation