(lat. deus ex machina , makinaren bidez jaitsitako jainkoa)
Esamolde horixe erabiltzen zen Greziako nahiz Erromako teatro klasikoan, heroi edota pertsonaia nagusien arteko egoera korapilatsuak erabakitzeko helburuz agertzen ziren jainkoak izendatzeko, zeruetarik jaisten zirenez tresna eta aparailu berezien bitartez. Gero, esanahiaren hedaduraz, esamolde horren bidez adierazi izan da, antzerkigileak edo eleberrigileak egoera konponezina den unean, antzez le nagusi (jainko bat, errege bat...) edo zortearen edota halabeharraren laguntza gehiegizkoaz ematen duenean konponbidea, gaiak berez eta logikaz eskatzen zue naz bestera joz.
Adibidetzat aipa litezke El Misteri d’Elx en, Bretainiako eliza antzertian agertzen diren pertsonaien laguntzaile suertatzen diren jainko eta sainduak, nahiz Tuterako plaza zaharrean egiten den aingeruaren jaitsiera, edo Gasteizko Zeledonen gisako pertsonaia ongileak.
[P. U.]
es: deus ex machina
fr: deus ex machina
en: deus ex machina