diskurtso oro gizartean kokatzen den banako baten sorkuntza den neurrian, defini zioz, dialogikoa dela dio.
Diskurtsoa hitzezko sorkuntza denez, hiztunaren hitzezko aldaera oro bil dezake: soziolektoak, idiolektoak... Diskurtso berean hainbat ahots barreiaturik ikus daitezke, gizarte bateko hizkera batzuk eta besteak txerta baitaitezke: dialekto aldaerak, belau naldien arteko aldaerak, taldeen arteko hizkera berezituak... Izan ere, diskurtsoak bestearen presentzia txertatzen du eta hitzaren erabileraren txandatzean dimentsio soziala du.
Bakhtinen teorizazioan, eleberria da dialogismoa eraikuntza bereizgarri modu ra erabiltzen hobekien asmatu duen literatur generoa. Horregatik, eleberriaren ahots aniztasuna edo polifonia eta eleaniztasuna aztertzeari ekin zion. F. Rabelais eta
M. Cervantesen lanetan dialogismoaren zantzuak topatu bazituen ere, F. Dostoievskiren lanetan kokatu zuen dialogismoaren gailurra. Kontalariak eta pertso naia batzuek munduaz duten ikuskera ezberdinak kontrastean ageri dira, aberasta sun hori bihurtuz bilbe narratiboaren giltzarrietariko bat.
Kontalarien edo pertsonaien diskurtso ezberdin horiek testuan josteko molde ezberdinak erabiltzen dira: elkarrizketa, hibridazioa, hizkeren elkarrekintza, ahots aniztasuna, eleaniztasuna. Azken horrek gizon-emakumeen konplexutasuna eta aniztasuna islatzen du: ideologikoa, soziala, psikologikoa, lanbideari dagokiona, etikoa, adina, heziketa... Horregatik, kontuan hartu behar dira diskurtso batean islatzen diren heterofonia (ahotsen dibertsifikazioa eta txandatzea), heteroglosia (hizkuntza mailen dibertsifikazioa eta txandatzea) eta heterologia (pertsonaia edo kontalariak erabiltzen dituen erregistroen aniztasuna) fenomenoak. Lehen bi feno menoak (heterofonia eta heteroglosia) gizarte mailarekin lotuta daude, eta hiruga rrena, heterologia, gizabanakoarekin. Dialogismoaren bitartez, era bateko eta bes teko solasak elkarrizketara eramateko espazio bilakatzen da testu narratiboa: batetik, gizarteko ahots batzuen eta besteen arteko solasaldia: bestetik, testuko ahotsen arteko solasaldia; eta, azkenik, testuko eta gizarteko ahotsen arteko sola saldia.
Bakhtinen proposamenek eleberriaren ikerketa ikuspegi bikoitz batetik (testu barruranzko ikuspegia, eta testuaz haratagoko ikuspegia) plantea daitekeela irado ki zuten.
Bakhtinen ustez, eleberria ez bezala, poesia lirikoa, edo diskurtso doktrinalak, monologismoan kokaturik daude. Hots, perspektiba, ahots eta erregistro aniztasu na ukatzen duten enuntziatuak ekoizten dituzte, autoritatea duen enuntziatzaile baten irudia indartuz. Azken horren mundu ikuskera eta hizkera indartzen da, ahots aniztasunari, elkarrizketari eta txandatzeari uko eginez.
[I. R.]
es: dialogismo
fr: dialoguisme
en: dialogism