(grek. diatribe, saio filosofikoa)
Greziako Oratorian, eztabaidazko diskurtso edo idazlana adierazten du diatri bak, K. a. IV. mendetik. Hasiera batean, eduki didaktiko edo morala zuen hitzaldi mota izan zen, nahiz eta, zenbaitetan, hitzaldi iraingarria ere izan zitekeen. Kultura grekolatindarretan, gizarte auzi edo hutsegite moralei eginiko kritika garratzak iza tera ere lerratu ziren diatribetan. Voltaire izan zen egiaz diatriba modernoari hasie ra eman ziona Diatribe du doctor Akatia (1751) argitaratuz; horrelako idazkietan sortzen diren ausikika ekiteak eta pertsonen, erakundeen eta ideien zauritzeak, mintzeak saiakera genero mota kultu edo jantzi baten moldetzat egituratu zituen.
Euskal literaturan, diatriba klasikoari dagokionez, gogoan hartzekoak dira ser molari sutsuen kritika moralak, hala nola, Frai Bartolomerenak dantzaldien aurka, eta garai modernoetan, ideologia jakinen arteko eztenkadak, gutxiesteak, manipu lazio eta irainak josten dituzten zenbait lan. Hala nola, J. Miranderen “Abertzaleta sunaren inguruan” edo P. Perurenaren zenbait saiakera, Marasmus femeninus (1993) esate baterako, non Joana pertsonaiaren ahotan jartzen dituen emakumeei buruzko iritzi eztabaidagarri zenbait.
[J. M. L.]
Ikus, halaber, O RATORIA , P ANFLETO .