(grek. diegesis, narrazioa, azalpena)
1.- Platonek Errepublika ren III. liburuan erabili zuen termino hori, diskurtsoa aur kezteko modu bati erreferentzia egiteko. Jakina denez, narrazio bat enuntziatzeko moduak diegesi/mimesi bereizketaren bitartez sailkatu zituen: Diegesia n (narrazioan), poetak edo esakuntzaren igorleak bere kabuz hitz egiten du; eta mimesia n (erre presentazioan), pertsonaiei ematen zaie hitza.
2. G. Genettek (1972) kontaturiko istorio bat osatzen duten ekintza eta gertae ren jarraipen kronologikoa izendatzen du termino horren bitartez ( histoire terminoa ren sinonimo gisa). Diegesia abiapuntutzat hartuz, zenbait kontaketa maila bereizi zituen. Ikus K ONTAKETA MAILA .
[I. R.]