DISPOSITIO
(lat. dispositio , prestatze eta kokatze lana)
Mezu baten igorleak hartzailearengana ondo iristeko asmotan, ideiak antolatu eta ordenatzeaz arduratzen den Erretorikaren zatia izendatzen du. Horrez gain, Erretorikaren ohiko zatietan ( Inventio, Dispositio, Elocutio, Actio, Memoria ) bigarre na da. Dispositioa k halaber, zenbait ekintza hartzen ditu bere baitan; diskurtso oso-aren eta atal guztien zatiketa, zati bakoitzeko edukien eraketa, eta ideiak formulatze ko hitzen ordena.
Sarri, dispositioa hiru zatitan banatzen da: igorlearekiko harremana irekitzen duen hasiera; erdiko argibidezko zati bat, hau da, narratio edo egintzaren kontake ta ( rem docere ), zeina, batzuetan, limurtzeko arrazoi eta probetan oinarritutako beste zati argumentatibo batekin batera agertzen baita; eta, hirugarrenik, gaia laburtzen duen azken zatia edo epilogoa. Lehenengo eta hirugarren zatietan (hasiera eta epilogoa), captatio benevolentiae lortzeko, sentimenduetara jotzen da.
[G. A.] Ikus, halaber, E RRETORIKA .