(lat. dubitatio , zalantza) Erretorikan, genus deliverativum aren ataletako bat da; pentsamendu irudien artean sailkatzen da, eta hizlariak zalantzak agertzen ditu, irtenbiderik aurkitzen ez duelako itxura eginez, edo, erabaki bat hartzeko zailtasuna adierazten duelarik, aholku eske (galdera erretorikoen bidez, adibidez), konbentzitzeko moduko eran tzuna eman diezaioten. Taktika bat da, hitzaldiak sinesgarritasuna irabazteko eta problema argitzeko. Antzertian sarri gertatzen da erabaki arriskatua hartu behar duten pertsonaiek zalantza larriak adieraztea. Dubitatio edo zalantza adierazpide en artean, galdera erretorikoa eta communicatio a daude, hots, entzuleei zuzendu eta galde edo aholku eskatzea, haiekiko harremana estutzeko. Hona hemen erabaki nagusiak hartu behar dituen Hamlet zalantzatia, Ofeliaren heriotza jakin ondorengo dubitatio edo zalantzan: “Yaungoikoaren zauriak-arren, iragarri egidak zer egingo eunkaken: negar egingo eunkake? Burruka egin? Barau egin? Eure burua urratu eta zeatu? Ozpina edango eunkake? Ibai-muskertzarren bat yango eunke? Neuk be egingo yoat orrenbeste. Negar-irrintzeka egoteko etorri az ona, ala? Niri eupada egiteko, neskatoaren ilobira yauzi eginik, ala?” ( W. Shakespeare'ren antzerki guzti-guztiak euskeraz, Larrakoetxea’tar Bedita).
[X. A.]
es: dubitatio
fr: dubitation
en: dubitation