Ilunabarretan kanpai eta ezkilen hots eta zaratarekin lagunduta, herriko gazteek egiten zuten serenata modua. Zarata egileekin batera joan ohi ziren Nafarroa Beherean bertso abeslariak. Etsenplu txarren emaile zen bikotea lotsaraztea zen senerataren jomuga, eta, horretarako, hari paratzen zitzaizkion bertso ziridunak kantatzen zituzten. G. Hérelleren sailkapenaren arabera, xaribari-serenata mota bat da. Galarrotsak deitura hartzen du Nafarroa Garaian eta Beherean, eta, Zuberoan, zintzarrotsak .
Horrelako burla builatsua egiteko debekuak ugariak izan ziren mendetan zehar, eta Nafarroako Luzaiden, esate baterako, bi gazte talderen artean ahots goraz egi niko elkarrizketa izateraino murriztu zen, bestelako zarata eta builarik gabe, J.M. Iribarren folklore biltzaileak dioenez ( Vocabulario navarro, 1983). Gisa berean, ez zuen Manex Etxamendi behenafartarrak galarrotsak egitea onartu, auzapez zenean (1912) gazteek jokatzeko baimena eskatutakoan ezezkoa eman baitzien, euskaraz egiten zirela-eta aitzakia harturik:
“Bainan, gizonez gizon, erran deiet ezetz. Galarrotsak eskuaraz egiten direla!”
[P. U.] Ikus , halaber, X ARIBARI , Z INTZARROTSAK .
es: cencerrada
fr: charivari
en: charivari (rough music)