Pentsamendu figuren arteko baliabide literario horrek ez du xedetzat galdetzea, ez baita benetako galdera, berez erantzunda dagoen sasigaldera baizik. Bestelako xedea du, esan nahi duena agerian uztea, era enfatiko eta deigarrian, hizlariak esan nahi duena entzuleak onets dezan. Hortaz, zerbait baieztatzeko edo ukatzeko egi ten du hizlariak galdera erretorikoa, ez gero zinez ikertzeko. Galdera sokratiko dire lakoen mekanismoa ere antzekoa da. Adibidez, “Nor da gu baino langilearen adis kide eta haurride hurbilagorik?” zioen Hiriart-Urruti kontserbadoreak kontrarioak langileen zuzenen alde mintzo zirelarik. Eta Ravachol anarkista gillotinatu ondoan: “Eta haren arima, norat joan ote da? Nolako errepublika atzeman ote du, orai den tokian? Oroitzeak berak izitzen gaitu”. Honako hau zioen, berriz, K. Mitxelenak: “Nola arbuia dezake Euskaltzaindiak euskaldunena den gauzarik?”.
[X. A.]
es: pregunta retórica
fr: question rhétorique
en: rhetorical question