Gauez egin ohi ziren liturgi arloko antzerkitxoak ziren, eta hitzaren bigarren osa gaia latinezko vigilia tik heldu da: elizan errezoan eta lo egin gabeko gaua izenda tzen zuelarik, hedaduraz, testuinguru hartan egiten ziren antzezpenak izendatu zituen. Ez ziren soilik gazteek antolaturikoak izaten; Juan de Luzuriagak dioenez (Paraninfo Celeste, 1690), Arantzazura joaten ziren erromesek ere gau osoa iragai ten zuten Pasioaren eszenak antzezten. Honela azaltzen du:
“Con esta mira atención y reverencia visitan los Peregrinos las Cruzes, y Estaciones del Santo Calvario, que se representan a los ojos dentro de la Iglesia (a un lienço y otro) siguiendo los pasos de nuestro Redemptor Jesu Christo...”
S. Mitxelena frantziskotarrak berritu egin zituen gau bigira edo gau beila horiek Arantzazu. Euskal poema liburuan (1949).
[P. U.]