Japoniako konposizio poetiko tradizionala; laburra eta sintetikoa da, hiru lerroz osaturik egon ohi da, 5, 7 eta 5 silabakoak. Inoiz epigrama poetikoa dela esanez definitu izan da lirikako azpigenero mota hori. Hamabosgarren mendean agertu zen. Lehenagotik, ezagunak ziren tankaizeneko ahapaldi sail lotuak; bi lagunen artean osatzen ziren; lehenengo estrofari hokkudeitzen zitzaion, eta badirudi estrofa horrek autonomia hartu zuela, solte bihurtzeraino.
Haiku moldea Zen filosofiarekin harreman estuan dago; haikugilerik handienak filosofia horretako maisu izan dira. Haikua une baten adierazpena da, harriduratik sortua gehienetan; konposizio bakoitza irudi baten inguruan eraikitzen da, eta irudi horrek pentsaeraren ohiko bidea saihesten du, oso neurri xumean gehienetan. Bestalde, Zen filosofiak bilatzen duen satori edo gauzen bizitzan sarbidea ematen duen argitzapenaren adierazpen poetikotzat jo daiteke haiku a. Haikugilerik sona tuena Matsuo Basho da (1644-1694); dizipulu asko izan zituen eta haikai deritzo hark sorturiko eskolari. Issa (1762-1827) ere haikugile handia izan zen; bizitza bakartia eraman zuen, ez maisu, ez dizipulu.
Europako literaturetan, itzulpenen bidez heldua da haiku a, XIX. mende amaie ran edo XX.aren hasieran, eta ingeles poesian lirika molde honen eragina eta erabilera aitortzen dute E. Pound, A. Lowell eta F. S. Flintek, eta berdin Imaginism deritzan literatur mugimenduko partaideek. Euskaraz haiku moldea berriki sartua da, P. Urkizu, P. Perurena eta J. K. Igerabideren poemagintzaren bidez, besteak beste. Dena den, euskal tradizioko kopla zaharrak badu antzekotasunik haiku are kin, batik bat izadiaren irudi estilizatuak adierazi eta barne egoerarekin lotze horre tan:
“Haltzak ez du bihotzik ez gaztanberak hezurrik. Ez nian uste erraiten ziela Aitonen-semek gezurrik…”
Koplaren lehen zati horrek haiku baten tankera handia du, izadiko irudiak balia tzen baititu, barne faltsukeria adierazteko.
[J. K. I.]
es: haiku
fr: haiku
en: haiku