XX. mendeko hizkuntzalariek finkaturiko komunikazio eskema orokorrean, igor le batek bidali mezua hartzen duena hartzaile deitua da. Izan dadin ahozkoan ala idazkian, mezua kode (hizkuntza edo beste...) eta heltzeko bide edo kanal batzuen bidez (bekoz beko, telefonoz, postaz, posta elektronikoaz eta abar.) etortzen zaio hartzaileari.
Literaturan, aldiz, igorlearen eta hartzailearen arteko komunikazioa guztiz bere zia da, idazki literarioak bere arauak sortzen baititu esakuntzan. Jakina denez, mezuaren igorle-hartzaileen arteko harremanak ez dira zuzenean gertatzen. Idazleak irakurleari zuzenki helarazten ahal dio mezua testu mota zenbaitetan, hala nola, saiakeran, baina beste bide batzuen aukera ere badauka. Alabaina, zenbait aste, hilabete, urte ala menderen berantarekin idazlan literarioa jasotzen ari den ira kurle ezezaguna ez da baitezpada idazleak bere buruan finkatua zuen hartzailea. Poesian edo autobiografian, adibidez, mintzalariak zuzenki elekatzen duen –eta obran berean sarrarazten duen– jasotzaile ideal hori pareko edo partaide gisa hartzen du eta ez irakurle soiltzat. Fikzioan ere, kontaketaren baitan aurki daiteke hartzailea; kontalariaren solaskide hori narratarioa deitua da narratologiaren hizte gian.
Antzerkian, bada hartzaile bat baino gehiago, bikoitza baita esakuntza. Erran daiteke taulen gainean mintzatzen ari den pertsonaiaren solaskidea dela hartzaile zuzena. Baina, denentzat garbi da antzerkiaren mezua helarazteko baizik ari direla pertsonaiak, eta publikoa dela ororen buru hartzaile nagusia.
[J. C.]
Ikus, halaber, K OMUNIKAZIO .