“Haur eta gazte literatura, haurrentzat edo gazteentzat idatzia izan ala ez izan, haiei atsegina sentiarazten dien testu multzoa da. Testu multzo horrek, gainera, hiz kera berezia izan beharko luke” (X. Etxaniz, 1997). Gaur egungo ikuspegitik, horre
lako literaturak ez luke helburu hezitzaile edo ideologiko zehatzik izan behar: testu atsegin eta erakargarriak dira, besterik gabe. Definizioaren bigarren partean dago gakoa: nola erabili edo neurtu hizkera berezi hori haurren kasuan, hizkuntz gaitasun urria dutenez.
Euskarazko haur liburugintza XX. mendeko lehen hiru hamarkadetan hasi zen. Eta bereziki haurrentzat idatzitako testuek Iparraldean dute hasiera: Oxobiren Haur elhe haurrentzat (1945); eta batez ere Marijane Minaberriren Itxulingo anderea (1963), eta Xoria kantari ( 1965); balio estetikoa nagusitzen da haurrentzako libu ruotan.
Hogeigarren mendeko azken bi hamarkadetan, izugarrizko hazkundea izan du euskarazko haur eta gazte literaturak. Egile entzutetsuenak, A. Lertxundi; B. Atxaga, M. A. Landa , J. K. Igerabide eta P. Zubizarreta izan dira, aro moderno bati hasiera eman baitiote eta nazioarteko mailara ireki baitute literatura hori. Bestalde, euskal literaturan txertaturik badira haur literaturako idazlan gailurrak, literatura uni bertsaleko testuak, gaurkotasunik galtzen ez dutenak.
Ipuin klasikoen itzulpenak ugariak dira euskaraz; besteak beste, Ch. Perraulten Txano gorritxo (T. Goikoetxea, 1980; J. L. Alvarez Enparantza, 1984), Pulgarzito,
[J. M. L.]
B IBLIOGRAFÍA :
B RAVO V ILLASANTE , C.: Historia de la literatura infantil universal (2 ale), Almena,
Madrid, 1978 . C ALLEJA , S. & M ONASTERIO , X.; La literatura infantil vasca. Estudio histórico de lo s libros infantiles de euskara. Bilbao, Mensajero, Univ. de Deusto, 1998 .
C ALLEJA , S.: Haur literatura euskaraz , Labayru, Bilbo, 1994 . E TXANIZ , X.: Euskal haur eta gazte literaturaren historia , Pamiela, Iruñea, 1997 . L ÓPEZ G ASENI , J. M.: Euskarara itzulitako haur eta gazte literatura: Funtzioak, eragi
nak eta itzulpen-estrategiak , EHU, Bilbo, 2000.