(grek. hyper + bole, gora jaurtitzea)
Amplificatio trinkotua da; batzuetan pentsamendu figura gisa sailkatzen da eta bestetan tropotzat. Testuingurua kontuan hartuta, gehiegizko adierazpidea da, eta, beraz, ez hitzez hitz baizik eta adierazpidearen norabidea edo zentzua ulertzea eskatzen du. Metafora, metonimia edo konparazio bidezkoa da maiz eta horregatik tropotzat ere hartzen da batzuetan, baina zehar aipua, perifrasia, litotea eta beste figura batzuen soinekoz ere jantz daiteke. Esaera eta lokuzioetan ageri da; adibi dez, hiperbole bat baliatuz Hiriart-Urrutik politikako berba jarioez dio “baheaz ura ren hitzemaile” direla, eta Barthou ministro oportunistaz, berriz, “bere etsai guziak ezarri ditu lurpean ehortzirik”. Hona hiperbole metonimikoaren adibide bat, aipatu idazlearena: “Hain gira ezazol eta hotz (…) hartaratuak girela erraiten dautzuet, non kargudun ttipienaren kaxketaren itzalaren ezkinak ikara jauzarazten baitauku”.
Hona beste bat, konparazio bidezkoa: “gatu hil baten buztana balio ez duen pegeseria”.
Ikus daitekeenez, umorez eta ironiaz oretuak dira asko eta asko. Panamako eskandaluaz (1892) dio: “Panama harat, Panama hunat; Panama izen hori oraikotz ingoitik bidetako harriek ere ikasia dukete ”.
Hiperboleak oso erabiliak dira jendearen eguneroko hizkeran, bai irudi bidez koak eta bai bestelakoak. Adierazpide arrunt bilakatzen dira erraz, eta hiztegiratzen. Baina, berez, gauzak sentitzen diren bezala adierazteko zailtasuna erakusten dute hiperboleek.
Hiperbole nabarmena da esaterako, E.M. Azkuek “Surr bateri” izenez, sudur handi bati jarritako ziri bertso hau osorik:
“Babelko torre leijo bikoa ! sur azkan bako, sur betikoa ! Fortuna itsuen burlazko doia ! Sur erraldoia ! Iagola barik aziko surra , Arpegi kirrten, punta-makurra ! sur ain luzea, ze bere errdi a da geiegia! ”
“Munduko surren surrik surrena ! ikusi danik sur andiena ! sur Elefante, surtzar Balaia , sur Himalaya ! Oraingo surren aitalenen a bardinik inos euki ez dabena ; sur disparate barregarria ! sur asko eukia. ”
( Parnasorako bidea )
[X. A.]
es: hipérbole
fr: hyperbole
en: hyperbole