Hitzezko figuren artean sailkatzen diren honako baliabide literario hauek izen datzen dira orokorrean hitz jokotzat: antanaklasia, paranomasia eta calembour a. Baina ekibokoa, anagrama eta kiasmoa ere prozedura orokor horretarako lagunga rri gertatzen dira, sarritan.
Hitz jokoen funtsezko mekanismoak, ordea, homonimia eta polisemia izaten dira. Hona hemen, esaterako, Andoni Egañaren bertsoetako hitz joko biribila:
“Diferentzia bada,
Nimiño, xaloa,
Txaloen epela ta
Epelen txaloa.”
Esate baterako, bereziki aforismoetan, hitz joko bat egiteko aski da paranoma siaz baliatzea, hots, oso antzeko izanik, oso adiera ezberdina duten hitzez balia tzea:
“Gaizo, gaizo, azkenean gaizto.”
[X. A.]
Ikus A NTANAKLASIA , C ALEMBOUR , P ARANOMASIA .
es: juego de palabras
fr: jeu de mots
en: pun