Gizatalde bateko partaideen arteko komunikazio harremanetarako baliagarri den zeinu sistema antolatua da. F. de Saussurek zedarritu zuen moduan, artikula zio bikoitza duten zeinuez osaturiko sistema hori birtuala da, gizarte mailakoa, eta gizabanakoaz gaindikoa. Hizketa , aldiz, sistema horren gauzatzea edo mamitzea da, hots, gizabanako bakoitzak egiten duen hizkuntzaren sistemaren erabilera kon kretua. Saussureren hizkuntza/hizketa dikotomian, E. Coseriuk tarteko kontzeptu bat ezarri zuen: araua, gizarte mailan hizkuntzaren errealizapen estandartzat jotzen diren hizkuntzaren erabilera komun eta konstanteen multzoa.
[L. O.] Ikus, halaber, A RAU , H IZKETA .