(grek. homo + phonos, ahots berdinekoa)
Homofono hitzak aditzera ematen du bi hitzek edo gehiagok berdintasun fonikoa dutela, baina eginkizun ezberdina dutela esaldiaren barruan ( bera izenorde eta izen laguna, esaterako); edota lexema ezberdinak adierazten dituztela ( ari eta hari). Hoskidetasunari nahiz errimari begira, erabilera berezia egiten da hitz homofonikoez.
Hona, Goiburu bertsolariak Lasarteri jarritako bertso hauetan:
“Leitzan jaio ta Orio n Bizi dana erriz , Parekorikan ez d u Rima eta neurriz ; Denok txoratzen gait u Bere bertso berriz , Aho-sapai ederr a Eztitsua berriz , Ez dakit olakori k Sortuko dan berriz. ”
[J. M. L.]
Ikus, halaber, H OSKIDETASUN .