(grek. eidyllion, lat. idyllium, irudi txiki edo laukitxoa)
Landako gorabeherez eta artzainen amodio kontuez diharduen konposizio poe tikoari deritza idilio. Amodiozko gertakizun edo istorioari ere deitu ohi zaio horrela.
Teokritok eman zion hasiera azpigenero horri, literaturaren historietan adierazten denez –nahiz eta, aurretik, Grezian tradizionalak izan horrelako pieza poetikoak–; Teokritok Idilioak izenburuz artzain eta landa giroko eszenak bildu zituen, non artzainen amodio eta kezkak agertzen baitziren. Erroman P. Virgilio izan zen joera hori landu zuena Bucolica izeneko poemetan, Teokritok baino errealismo gutxiagoz, hala ere. Euskaraz, A. Ibiñagabeitiak Bergiliren Unai eta Alor-kantak (1992) eta I. Ruiz Arzallusek Virgilio. Bukolikak eta Georgikak (1997) itzuli dituzte. Erdi Aroan zabalkunde handia izan zuen, eta autore gehienengan agertuko dira zantzuak. Euskal literaturan eragin nabariak izan ditu autore anitzengan, J. B. Elizanbururengan esate baterako, edo Orixeren Euskaldunak liburuan, Ga razi Gerrieder eta Mikel Elederren arteko maitasuna agertzen den “Gaztainaroa” atalean.
[J. K. I.]
es: idilio
fr: idylle
en: idyll