XX. mendeko hizkuntzalaritzak argitu duen komunikazioaren eskema orokorre an, igorlea iturritzat hartzen da. Ahozkoan ala idazkian, errealitatearen aipatzeko (“erreferentzia”) igorleak “mezu” bat sortzen du; komunikatzerakoan erabiltzen dituen kode (hizkuntza edo beste...) eta helbide (bekoz beko, telefonoz, posta elek tronikoz, eta abar) berezien bitartez, “mezu” hori helarazten dio hartzaileari. Horregatik, mezua berehalakoa, geroratua eta literarioa izan daiteke.
Literatura mailan, igorlearen eta hartzailearen arteko komunikazioak baditu bere arauak, idazki literarioa esakuntza mota guztiz berezia baita. Jakinez mezua ren igorle-hartzaileen artean ez dela harreman zuzenik, igorleak itxura bat baino gehiago har dezake. Idazlea bere izenean mintza daiteke, baina ez da beti hala gertatzen. Bere burua ezabatzen ahal du, kontaketa hirugarren pertsonaren medioz eginez. Berdin, fikzioan bereziki, kontalari bati utz diezaioke kontatzearen lana.
Antzertian oraino bihurriagoa da igorlearen kontzeptua, hainbat iturritatik sortzen baita komunikazioa. Gisa horretan, zenbait teorialariren iritziz, idazlea, taula zuzendaria eta inguruan dituen laguntzaileak (argien erabiltzailea, taulen gaineko apainduren apailatzailea, eta abar), eta antzerkigileak igorle bilakatzen dira ema naldian.
[J. C.]
Ikus, halaber, K OMUNIKAZIO .