Ikuskizunaren hartzailea. Teatro motaren eta garaiaren arabera, pairatzaile edo hartzaile hutsa izan daiteke ikuslea, baina eragile eta parte hartzailea ere bai. Tragedia grekoak ikusleengan funtzio garbitzailea edo katartikoa eragiten zuela esaten zen Antzinatean. Baina ikusleari irakasteko helburua edo asmo didaktikoa zuen antzerki neoklasikoaren ostean, ikusleei parte hartze aktiboagoa eskatzen zie ten XX. mendeko abangoardiek. Ikuslearen betebeharrari dagokionez, bereziki aipagarria da B. Brechten teatro epikoaren estrainamendu teknikaren teoria, zeina ren arabera, ikusleek beren izaera propioaz ohartu behar duten, eta arreta berezia ipini errealitatearen esanahian eta irudikatzean.
[P. U.]
es: espectador
fr: spectateur
en: audience