(lat. imprecatio , erasia)
Pentsamendu figuren artean sailkaturiko baliabide erretorikoa, apostrofe mota bat da. Eginiko kaltearengatik inori zaion herra eta mendeku gogoa adierazten duen figura edo baliabide literarioa da. Bereziki funtzio emotiboa nagusi den testu edo testu ataletan agertu ohi da. Epikan, antzerki klasikoetan nahiz poema erromantiko etan aurki daitezke adibiderik eredugarrienak. Euskal literaturan, Etxahunek, adibi dez, “Desertuko ihizik...” kobletan, Egiaphal, bere auzoari eta andrearen amoranteari zuzenduz, diotso:
“Ene isterbegia, bahin emaztia
herrestatu gabe, ene flakia
Bestek ereman derik, hik behar kolpia
Bena kupera dirok, orano hartzia.”
Aipatzen den kolpea, Etxahunek bere adiskide bati, Egiaphal auzo etsaia zela koan tiroz eginiko erasoa da.
Imprecatio a inori kaltea opa izatea den hein berean, execratio a nork bere burua ri kaltea opa izatean datzan figura erretorikoa da. Adibidez, Etxahunek berak “Ahaire delizius huntan” izeneko bertsoetan bere burua sinbolizatzen duen sortetxeari egoz ten dio:
“Jinkoak maradika beza, Gaztelondo Topetia eta neskatila praubetan amorio ezartia! Batetan ezarri nilakoz, izan niz desprimütia, Egüzaitak egin zereitan ordeñiaren haustia.”
[X. A.]
Ikus, halaber, A POSTROFE .