Egungo kazetaritza molde nagusian, informazioa ematea edo berriak kontatzea da funtsezko eginkizuna, nahiz dela huts-hutsik, nahiz interpretazio eta iritziarekin batera. Beraz, berriak lehenik, komentario eta iritziak ondotik; gainera, berriak eta komentarioak elkarrengandik erabat bereiziz eta bata bestearekin nahasi gabe.
Informazio generoak eta estiloa gailentzen dira egungo kazetaritza molde nagusian. Informazio estiloa informazioa eta interpretazioa helburu nagusi duten generoetan erabili ohi da. Haren ezaugarri nabaria gertaerak doi-doi eta trinko, argi eta garbi eta era erakargarrian adieraztea da. Ezaugarri horiek ondorioak dituzte hizkuntza eta komunikazio aldetik; adibidez, doi-doi beharrezko diren hitz lau, bakun, egoki eta zehatzak hautatzen dira, esaldi laburrak eta izen sintagmetan oinarrituak erabiltzen dira, orobat adizki aktiboenak, trinkotasunaren nahiz argitasunaren era gozle diren beste elementuak baztertzen dira, eta abar. Berrien kontaera era objek tibo eta inpertsonalean, asmo jakinik erakutsi gabe, modu errealista eta bizian egi tea gomendatzen da, esapide ahituak baztertzea eta abar. Egitura eta idatz teknika aldetik ere badituzte ondorioak, pasarte eta esaldiak informazio aldetiko garrantzia ren araberako ordenan eraiki behar baitira. Izan ere, informazioa ematerakoan, kazetariak irakurlea izan behar du beti gogoan eta honek jakin minez eta laster ira kurtzeko moduan kontatu behar dio, hots, eskematikoki (izenburuak eta sarrera edo lead direlakoak bederen).
Kazeta irakurleak berrien gosea baitu, kazetaritza informatiboa gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan da kazetaritzaren historian, kazetaritza anglosa xoiaren eraginez bereziki. XX. mendeko bigarren hamarkadatik aurrera kazetaritza informatiboa ordura arteko ideologikoari nagusitzen hasi zitzaion. Euskaraz berri laburrak eta ia iritzirik espresuki agertu gabe 1910 inguruan basieren Eskualduna astekarian (“Berrixkak”), eta handik laster Euzkadi egunkarian, Kirikiñoren eskutik.
[X. A.]
es: periodismo de información
fr: journal d'information
en: news journalism