(lat. inventio , asmatu edo aurkitzea)
Erretorikaren bost zatietan lehendabizikoa da ( Inventio, dispositio, elocutio, memoria, actio ). Asmamenaren eginkizuna da tesi bat defendatzeko frogak bilatzea. Oratorian erabili izan da, batik bat, eta eragin handia izan du zuzenbidea ren arloan. Asmatze atal horretan, hizlariak edo idazleak probak eta frogak bilatu behar ditu, gero dispositio aren bidez antolatzeko. Hiru motatako materiala biltzen da atal horretan: batetik, material intelektuala, hots, datuak, probak eta frogak, dis kurtsoaren oinarritzat hartzeko, arrazoiaren bidez; bestetik, material morala, hots, hizlaria eredu izango da bere portaeran; eta, azkenik, afektiboa, hots, entzuleen sentimenduak hunkitzen saiatuko da, kontuan harturik adina, gizarte maila, ideolo gia, arazoaren inguruko egoera, eta abar. Hala ere, zatirik garrantzitsuena probak dira, hor oinarritzen baita beste guztia; probak benetakoak izan daitezke (legeak, lekukoak, aitorpenak, zinak, itunak) edo izan daitezke logikaren ondorioz ateratako ak; hor sartzen dira topica aristotelikoak (adibidez, “zailena gertatu bada, nola ez errazena”), parabolak, adibideak, entimemak (silogismoaren hasiera eta amaiera, tartekorik gabe, entzuleak bai baitaki nola funtzionatzen duen), eta abar. Erretorika berriak berriro ere asmamenaren garrantzia nabarmendu du, eta topoi edo loci berriak bilatu ditu.
[J. K. I.]