Gaur egungo gaiei buruz, nornahirentzat jakingarri direnei buruz irakurlea kon bentzitu nahirik iritzia ematen dutenak dira iritzi artikuluak. Izenpetuak dira –edito rial artikulua izan ezik– eta ikuspegi edo ikuskera aldetik ez eze, egitura, estilo eta idatz teknika aldetik ere askatasuna dago, muga batzuen barruan (hots, egunkari edo agerkariaren joera eta estiloa). Zenbait mota bereizten dira, batez ere editorial artikulua, iritzi artikulu edo zutabeak eta kultura saileko kritikak. Editorial artikulua kazetak egungo gertaerez dituen iritziak agertzen ditu, bere jokabidea edo politika editoriala aintzat harturik.
Zutabeak egile jakin batzuen komentario izenpetu eta finkoak dira, eta ezauga rri nagusi hauek dituzte: aldizkakotasuna eta jarraikitasuna, antzeko luzera, toki jaki na, aurkeztapen berezia, gai librea (baina gaurkotasuna duena, noski) eta edozein arlo edo kazetako sail finkokoa. Zutabeak idazlearen askatasun eta ospea erakus teko leku dira, askatasuna baitute gaiak hautatzeko eta tratatzeko era, estilo, hizke ra eta tonuan (baldin irainik, izen onaren kentzerik edo lizunkeriarik ez badago, noski).Tradizio handia dute kazetaritzan.
Kazetetako kultur saileko kritikak arlo guztietako berriak eta komentarioak eka rri ohi dituzte: liburu argitaratu berri, antzerki, arte erakusketa, era guztietako musi ka lan, zine, dantza, komunikabideetan eskainitako ikuskizun edo emanaldi, gas tronomia eta abarrenak. Kazeta lanei dagozkien ezaugarriak dituzte: berritasuna, interesgarritasuna, laburtasuna, eta laster egin beharrekoak, kazetan bete behar duten espazioaren aldetik mugatuak, denboraren premiaz idatzi beharrekoak eta zabalkunde handikoak dira.
[X. A.]
es: artículo de opinión
fr: article d'opinion
en: leader article