(grek. iso + khronos, denbora berdintasuna)
Narrazioaren paradigma den iraupenari dagokion baliabidea da. Isokronian diskurtsoaren denboraren iraupena eta historiaren denboraren iraupena berdinak dira, denbora bera behar du gertatukoak eta diskurtsoak. Iraupena diskurtsoaren denboraren eta historiaren denboraren arteko erlazioa da; hau da, gertakariaren iraupenak diskurtsoan hartzen duen luzeraren –orrialdeetan kontatua– eta fikzioan historia horrek –denbora arruntez kontatua– hartzen duen luzeraren artekoa.
Baliabide hori batez ere eleberrietan elkarrizketa gertatzen denean gauzatzen da, orduan diskurtsoaren denbora eta historiaren denbora berdinak baitira. Era berean, antzerki antzeztuaren denbora da, aktoreek mintzaldia egiten irauten duten denbora eta historiaren denbora bera baitira. Gertakariaren eta diskurtsoaren arte ko lotura testuaren barnean kokatzen da, hau da, fikzioan, eta batzuetan beste lotu ra batekin nahasteko joera dago: testuaren denbora eta irakurtzen errealitatean iga rotzen den denboraren arteko lotura nahasten dira. Azken hori beste erabateko lotura da, fikzioaren eta irakurketaren benetako denboraren arteko lotura, nahiz eta horri ere esaten zaion “isokronia”.
Euskal literaturan, isokroniaren adibide egokia da I. Sarasolaren Joan eta Ane zigarro bat erretzen narrazioa, izan ere, gutxi gorabehera, 8-10 bat minutu kontatzen dira eta gertatzen denaren eta esaten denaren artean denbora berdinta suna dago, eta, gainera, gutxi gorabehera, ez da askoz denbora gehiagorik behar nobela irakurtzeko.
[J. K.] Ikus, halaber, D ENBORA .