(grek. iso + morphe, forma berdintasuna)
Irudiek testuan duten kidetasuna edota irudi horien “polarizazioa” (Ch. Baudouin) izendatzeko erabili den hitza. Terminologiari dagokionez, G. Duranden iritziz, isomorfo baino egokiagoa litzateke isotopo (“iso(s) eta “topos” (leku) deitura, eta A. J. Greimasek hedatu du isotopia kontzeptua.
Ch. Baudouinen ustez, adibidez, V. Hugoren poesian zazpi irudi sailen polari zazioa agertzen da: eguna, argitasuna, urdina, errainua, ikuskaria, handitasuna eta garbitasuna. Irudi bakoitza modu berezi batean alda daiteke: egunak, adibidez, “argi” eman dezake edo “argitze” eta orduan argitasunari hurbiltzen zaio, azken horrek, berriz, “dirdira”, “ezko “ edo “kriseilu” emanen du, urdinak “zuri”, “argi haste”, “horail”. Irudien estatistika eginez, Baudouinek agerrarazten du 736 irudien gainean 238-k argi/ilunaren arteko dialektikan sartzen direla, 72 bi bertikaletan eta 27 ““handi” eta “ttipi”tasunean; beraz, 736ren gainean, 337 irudik polarizazio bat daukate. Ikus esate baterako, J. Miranderen “Eresi” izeneko hamalaudun honetan:
“Aineza gal bizia goiz batez , Iskiludun, ixil eta zuti k Guduan, lur zahar hunen maitez , Mendietan etsaien eskutik . Ainendi hil gazterikan, nihaur , Ikurrinik et’ikurrik gabe , Ezpainetan othoitzik ez, burha u Itzalik ez, baikor, ez herabe . Ainitza gal hats, arima odo l Hiretako, ene jainko-eido l Zaharra, Lur ! mendi-gudu baten , Iguzkiek inguruz ingur u Nire soin haur, berriz sor haidur u Hiretan lo. garrez jo lezaten. ”
Poema honetako “goiz”, “iskiludun”, “gudu”, “mendi”, “itzalik ez” “iguzki” eta “garrez” isomorfoak dira, bertikalitatea, zutikako ardatza erakusten dute, buruza giaren eremukoak dira, gizontasunarenekoak, eta argiaren eremukoak ere bai (“burhau / Itzalik ez, baikor, ez herabe”.).
[A .A.]
es: isomorfismo
fr: isomorphisme
en: isomorphism