(lat. capitulum , burutxo)
Idatziriko narrazio edo saiakera testu baten gaiak antolatu eta banatzeko bereizten diren idazte unitateetako bakoitza. Kapituluen antolamenduak gaiaren, gertakarien, denboraren edo leku faktoreen unitate bat iragartzen du gehienetan. Kapitulu bakoitza zenbait pasartez osatzen da, eta, hasieran, zenbaki edo izenbu ru bat, epígrafe bat eraman ohi du. Hala, B. Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburuaren bederatzi kapituluek epigrafe edo azpititulu bat daukate, bi edo hiru lerrotan iragartzen duena ekintzaren nondik norakoa. Zenbaitetan, atal hitza erabili da kapitulu adierazteko, baina, gehienetan, atala kapitulua baino unita te zabalagoa da, zenbait kapitulu barnean hartzen dituena.
[J. K. I.] Ikus, halaber, A TAL .