Erabateko ezkortasunean oinarritzen den jarrera filosofikoa. Giza balioak ukatu eta giza usadioei eta tradizioei kritika zorrotza egiten die. Badirudi F. Turgeniev idaz leak erabili zuela lehenik hitz hori. Bestalde, Errusian Alexander II.aren garaian agerturiko mugimendu iraultzaile batek ere izen hori bera hartu zuen; hala ere, talde baten izena baino gehiago, barne joera bati eman zitzaiona da nihilismo hitzaren esanahia.
Erromantizismoaren jarreratik beste muturrean ageri bada ere, esan liteke jarre ra erromantikoaren ondorio ere badela ikuspegi hori. Nihilismoak ez zuen onartzen inolako aurrejuzkurik; aurretik harturiko jarrera politiko, erlijioso, intelektual oro erro tik atera nahi zuen, eta hutsetik hasi, zientziak emaniko datuetan oinarriturik. Jarrera nihilistak, ikuspegi materialistatik abiatzen zelarik, Bakuninen anarkismoarekin zeri kusi zuzena izan zuen, eta askok nahasten zituen bi mugimenduak. Horiek horrela, mugimendu errusiar horretaz aparte, jarrera nihilistak hainbat eta hainbat idazle rengan nabarmendu dira; F. Nietzschek badu horrelako zantzurik, Bigarren Mundu Gerraren ondorengo existentzialismoan ere ageri dira joera horiek, eta, gaur egun, esate baterako E. Cioranengan ere nabaria da nihilismoaren presentzia.
Euskal literaturan J. Miranderengan nihilismoaren zantzu nabariak aurkitu dira, bereziki 1948-55 arteko poemetan (“Nihil igitur mors est”); beste zenbait idazleren testu batzuetan ere suma daiteke zenbait ukitu nihilista, hala nola, M. Lasaren “Amodio galduak ” poeman edo F. Krutwigen zenbait testutan.
[J. K. I.]
es: nihilismo
fr: nihilisme
en: nihilism