(grek. pantomimos, oro imitatzen duena)
Lehenik, pantomima aktore bati zeritzon, maskara batez mozorroturik istorio bat errepresentatzen zuenari, berak bakarrik koro baten kantuez eta musikari talde baten laguntzaz. Mimoaren gisakoa da, hitzik gabeko errepresentazioa eskaintzen baitu. Zenbait teorialarik mimo eta pantomima bereizi egiten dituzte, mimoa gorputz adierazpen autonomo eta lokabetzat hartuz, eta pantomima, berriz, istorio oso bat keinu eta mugimenduen bidez aditzera ematen duen errepresentazio mota izen datzeko erabiliz. Gure garaiotan, antze independentetzat E. Decrouxek egituratu zuen lehenik pantomima modernoa, eta haren ikasleak izan ziren Marcel Marceau eta J.L. Barraultek teknika osatu zuten; Europan zehar eragin handia izan zuten. Zinemaren lehen urte mutuetan, Ch. Chaplin eta Buster Keatonek ere pantomima mota berezia egiten zutela esan daiteke.
[P. U.]
es: pantomima
fr: pantomime
en: pantomime