Pastoraletan eman ohi den satanen antzezpena da. M. A. Garamendik dioenez, errepresentazio luze eta oso kodifikatuak direnetan sarturiko tarte komikoak osatzen dituzte. XIV. mendetik XVI.erainoko Frantzia eta Ingalaterrako misterioetan halako “deabrukeriak” ugariak izaten ziren eta Zuberoako pastoraletako “sataneriak” ere haiengan dute jatorria, ziurrenik, errepresentazioa hedatzeko baliabide gisa bere ganatu izango zutelarik, XVI. eta XVII. mendeko nekazal giroko misterioen bitartez ezagutu ondoren.
B. Oyharçabalek dioenez, aldiz, sataneriak, misterioetako deabru krudel eta munstro erakoetatik baino askoz gertuago daude bufoietatik, bai itxurari eta bai zereginari dagokionez. Misterioetako satanak baino, Bretainiako herri antzerkietako bufoien antzekoago dira, euskal pastoraletan, irri eragingarri ez ezik, Satanen mun duko pertsonaia deabruak baitira. Satanek dantzatu, ikusleei atseden eta atsegin harrarazi eta türko ei laguntzen diete. Türk en laguntzaile izaera honen ondorioz, zenbaitetan haien janzkera militarraz jantzita agertzen dira, haien atzetik desfilatzen dute eta haiek animatzeko helburua dute.
Satanen munduaren partaide diren türko eta satanei datxekie Pastoraletan komikotasuna. Gaizkiaren ezaugarri berezkoa da barregarri izate hori, baina ez da komikotasun leun edo barregarria soilik, helburu didaktiko-moral jakina du eta asmo teologiko batetik heldu da, R. Hessek (1976) formulatu zuenez, ikusleak bekatuare kin egin behar du aurrez aurre eta harengandik ihesi egin. Ikuspuntu psikologiko eta enpirikotik, ez omen dago ezer irrigarri agertzeak baino gehiago izutzen gaituenik. Bekatari den ikusleari, bekatua irriegingarriaren ezaugarriez horniturik agertzen zaio.
[P. U., L. O.]
Ikus, halaber, P ASTORAL , S ATANAK .