Gizartean talde bereko hiztunek erabiltzen dituzten hizkuntz ezaugarri berezien bilduma. Hizkuntza beraren baitan badaude hainbat mintzabide edo erregistro; hala nola, dialektoak, eremuaren bitartez bereizten direnak, eskualdeka erabiliak baitira. Ezberdintasunak gizarte mailan ere nabari dira, gizarte harremanen lekukotasuna ekartzen baitute.
Hizkuntza mailak eta erregistroak bereiz daitezke. Ofizio bereko hiztunek, kul tura osagai berak dauzkaten talde lagunek, behar dituzten hitz eta erran molde egokiak moldatzen dituzte, beren berezitasunen adierazteko; teknolekto deritze horiei. Gizartean, talde bereko hiztunek erabiltzen dituzten hizkuntz ezaugarri bere zi horien bildumari soziolekto erraten zaio. Hiztun bakoitzak ere osa dezake bere erregistro propioa, idiolekto deritzana.
Mintzabide aldakor eta nasai horiek hiztegiaren bidez (nomenklatura, terminolo gia...) ikertzen dituzte gizarteari buruz ari diren hizkuntzalariek. Literaturan ere, guztiz erakargarria daiteke soziolektoen ikerketa, soziokritikaren alorrean ari direnentzat dudarik gabe, baina ikerketa estilistikoan ere bai, konnotazioen sailean sartzen baiti ra gizarte ezaugarri horiek.
Esate baterako, A.Camusen L’Etranger nobela famatuan, pertsonaia batzuen ideologia barnatzen du P.V. Zimak, “giristino-humanista” deitzen duen soziolekto baten gainean finkatzen duelarik bere ikerketa. A. Robbe-Grilleten Le Voyeur ele berrian, aldiz, soziolekto zientifiko bat azpimarratzen du, erranez Nouveau Roman deitu mugimenduak erabili duen deskripzio mota bereziaren osagai nagusietarik bat dela.
[J. C.]
Ikus, halaber, E RREGISTRO , I DIOLEKTO .