Kontaketa egituratzean, entzulea eta irakurlea luzaro jakinguratsu eta jakin gabean edukitzeko teknika. Polizia, espioitza eta beste hainbat eleberritan, nahiz zinema eta antzerkietan garatu den teknika da.
Sarritan, indarkeria, ekintza bortitzak edo mehatxuak metatzen dira errudun bat edo biktima bat jazarriz. Ez da beti hiltzailerik izaten; batzuetan, istripu hutsa da. Suspensearen korapiloa desegiten denean, azkenean istripu baten ezkutatzea da giltza, hala nola, J. A. Loidiren Amabost egun Urgainen polizi giroko eleberrian, eta berdin, batzuetan, X. Gereño edo G. Garaterenetan. Antzerkian P. Lartzabalen Nork hil du Oihanalde? ere horrelakoa da. Adibide zaharrenetariko bat E. A. Poeren Rue Morgueko hilketa da; hiltzailea tximinoa da. Baina misterio eta polizia eleberriez kanpo ere badago suspenserik, esate baterako F. Dostoievskiren Krimena eta zigo rra eleberrian. Ohiko suspense narrazioetan ez dago luzapenik, ez sarritan sakon tasunik. Haatik, suspensea duen literatur obra batean egin daitezke gizarteaz des kribapen onak, nahiz idazlearen edo pertsonaiaren pentsaketak tartekatzea, hala nola, aipaturiko Dostoievskiren eleberrian.
[Tx. P.]
Ikus, halaber, B ILBE .