Telebistarako filmaturiko nobelari deritzo. Horretarako bereziki eginiko gidoian oinarriturikoa izan liteke, edo nobela baten egokitzapena. Kapituluka eman ohi da, epeka alegia, eguneroko maiztasunez gehienetan, nahiz eta asterokoak edo beste maiztasunekoak ere erabili ohi diren. Gaiak anitz dira, baina ohikoenak eguneroko tasunari loturik daude, non familiako gorabeherak, kalekoak, lanekoak, maitasun harremanak, osasun kontuak, eta hainbat eta hainbat hurbileko gai jorratzen diren. Euskal Telebistan telenobelarik arrakastatsuena Goenkale izan da, alde handiz; pertsonaiak, egoerak, arazoak…, oso hurbilekoak sentiaraztea lortu dute, egiantze kotasun handiz, eta intriga puntuari eutsiz.
[J. K. I.]
es: telenovela
fr: feuilleton télévisé
en: teleserial