Tragediaz eta komediaz osatzen den antzerkia. Plautok erabili zuen hitza lehen aldiz. Errenazimentuaren ondoren hedatu zen Italia, Frantzia, Espainia eta Ingalaterran. Ongi amaitzen den tragediari deitu zion tragikomedia P. Corneillek ( Le Cid ), baina Fernando de Rojasek gaizki amaitzen duen Celestina ri ere tragikome dia deitu zion. Zenbait antzerkigile garaikidek (E. Ionesco, F. Dürrenmatt...) guztiz lotuta ikusten dute tragikomikotasunarekin gizakiaren patua.
Inauterietako Tragikomediak izenez ezagutzen dira euskaraz Inauterietako gaiak erabiliz sorturiko zenbait antzerki lan garatu ere, Hérellek sailkatu eta deskri batu zituen lehenik. Kontzeptu edo pertsonaia moralen epaiketa eta kondenazioa errepresentatzen da Inauterietako Tragikomedietan. Beti kristau espirituaren eta paganismoaren arteko tenka eta tirabira adierazten dute, bereziki Inauteri eta Hausterreren artekoa.
XVIII. eta XIX. mendekoak dira G. Hérelleren iritziz. Zuberoan idatzi ziren, baina beste hizkuntza batetik egokituriko obrak direla uste da; izan ere, Europa osoan zehar errepresentatzen ziren Inauteriaren eta Garizumaren arteko borrokarekin eta epaiketarekin bat egiten du gaiak. Bi obra soilik gorde dira, eta haiek XVIII. eta XIX. mendean bost aldiz antzeztu ziren, azken aldiz 1852an. Jokalekuari eta koreogra fiari buruzko daturik batere ez da jaso.
Obren egiturari dagokionez, bi antzezpen mota biltzen dituztela azaltzen du Lekuonak: Moralitateak eta Eztabaidak. Lehenengoak, bertsotan idatziriko alego riak dira eta horietan bizioak hurbiletik deskribatzen eta ilustratzen dira, hizkera laban, nasaia eta lotsagabe samarrean. Eztabaidetan, aldiz, pertsonaien arteko tirabirak eta zalantzak agertzen dira, epai eta borroka baten itxura egiten dute.
Euskaraz ezagutzen diren bi obrak hauexek dira: Bachus, Phantzart eta Inauterien epaiketa eta kondenazioa. Lehenengoa mozkorkeriari buruzko kritika eta epaiketa da; bigarrenak sabelkeriaren kritika egiten du; azkenak, berriz, Garizuma eta Astearte Inauteriaren arteko zalaparta du gaitzak. Iñaki Mozosek argitaratu zituen ( Inauteria Euskal Literaturan , Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1986).
[P. U.]
es: tragicomedia
fr: tragicomédie
en: tragi-comedy