Testu baten esanahiaz egileak bideratu nahi duen mezua helarazteko erabiltzen diren osagaiak dira zantzuak. Bada zantzu orokor bat, testuinguruak eta testuaren osotasunak eskaintzen dutena. Barruan ere ezar daitezke zantzuak, glosen, sinoni moen, tropoen edo beste zenbait baliabideren batez, kontzeptu baten edo diskurtsoaren zentzua bideratuz. Batzuetan, tropo batek berak esanahia ilundu edo desbideratzen du, eta, testua ahoskatzen denean, keinuak edo ahotsaren intona zioa eta enfasia erabiltzen dira, esanahia bideratzeko. Adibidez, testu baten izaera ironikoa testuinguruak eta hitzen konnotazioak ezartzen dute batik bat; gainera, ahoskatuz gero, keinuek eta ahoskerak asko indartu dezakete testu horren izaera ironikoa. Beste adibide bat: alegoria bat ulertzeko, zantzu batzuk erabiltzen dira, batik bat testuinguruak eskainiak; zantzu horiek gabe, alegoria bere baitan ixten da, eta enigma bihurtzen.
Zantzuaren adibide bat aipatzeko, Lauaxetaren Bide barrijak liburuaren izen buruak zantzu garbia eskaintzen du, barruan irakurleak aurkituko duen ahalegin berritzailearen seinale gisa.
[J. K. I.]
Ikus, halaber, Z EINU .