Xaribari-serenata mota bat da. Galarrotsak, tupinak, turutak eta antzerako beste zenbait hitzen bidez izendatzen dira bigarren ezkontza egiten dutenen edota ezkontza desegokia egiten dutenen leihopean ilunabarretan jotzen diren serenatak. Kantaldi kakofonikoak dira, hala moduzko tresnez (eltze zaharrez, turutez, tupinez, zintzarriez edo bestelakoez) osaturiko orkestrak jotakoak. Soinu jotzeen tarteetan burlazko bertsoak abesten dira.
Ohituraz pluralean erabiltzen da; Zuberoan tzintzarrotsak eta Nafarroa Beherean galarrotsak deitzen dira. A. Oihenartek bere atsotitzen artean badu bat (1657, 433 zb.) honela dioena: Soinuak derauntsano Zintzarrotsa joralterano. Asto lasterraren aurreko urratsa izan ohi ziren, “errudunak” ohartarazteko. Hona Leopold Irigaraik 1918an bildutako eta Peyrot eta Peyrotina goitizeneko bertso hauetan adie razten den bezala:
“Tzintzar eta tzintzarrot s tut eta tutöts , Jaun erretorak erran dereik u egin ditzagun gau oroz . ”
[P. U.]
Ikus, halaber, G ALARROTS , X ARIBARI .