Antzinako Erroman ikuskizun berezi batzuetarako (gladiadore edo animalien arteko borrokak, lasterketak, ea.) prestatu esparru biribil antzekoa. Gaur egun, antzeko egitura duen areto itxia nahiz bertan eskaintzen den entretenimendu modua izendatzeko erabiltzen da; bertan batez ere akrobaziak, malabarismoak, pailazoak, eta era guztietako irrigarriak eta animaliekiko jokoak aurkezten dira.
[P. U.]
es: circo
fr: cirque
en: circus