Norbaiten hitzak eta ideiak zuzenki adierazten ditu solas edo estilo mota horrek; hala, bakarrizketa edo elkarrizketa bidez, ahozkotasuna imitatuz, testua biziago iru diarazteko erabiltzen da narrazio edo poema narratiboetan. Saiakeran autoritateen aipamen zuzenak emateko erabiltzen da. Antzerkian, aldiz, tankera nagusia da, gehienetan pertsonaiek berez mintzo baitira.
[Tx. P.]
Ikus, halaber, B AKARRIZKETA , E LKARRIZKETA , E STILO .
es: estilo directo
fr: discours direct
en: direct style