1539 emaitza *:* bilaketarentzat [381 - 390]
Eloy (es), Éloi (fr), Eligius (en)
Latin berantiarreko Eligius 'aukeratua' izena Eloi bihurtu zen frantsesez, eta handik barreiatu Europan zehar. VII. mendean Noyongo apezpiku izandako San Eloi urregile eta errementaria izan zen, eta hori dela bide urregileen zaindaria da egun. Kondairak dioenez, behin hagitz basatia zen zaldi bati hankak kendu zizkion, ferratu ahal izateko, eta gero berriro jarri. Santuaren eguna abenduaren 1ean da.
Manuel (es), Emmanuel (fr), Emmanuel (en)
Hebreerako Immanu'el' Jainkoa gurekin' izena Emmanuel bihurtu zen grekoz eta latinez. Isaias 7,14an ageri da: 'Hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, 'Jauna gurekin', jarriko dio izen'. Gaztelaniaz hasierako e- galdu zen eta Manuel sortu. Santuaren eguna urtarrilaren batean da. Aldaerak: Imanol arrakastatsua eta Manuel.
Emiliano (es), Millán (es), Émilien (fr), Aemilianus (en), Aemilian (en), Emilian (en), Aemilianus (la)
Aemiliusen Aemilianus 'aemiliatarra' latineko jentiliziotik dator; Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Honela deitu diren santu asko daude, baina ezagunena Trevikoa (Italia) da. Kondairak dioenez, lehoiek jan zezaten eraman omen zuten zirkura, baina basapiztiek ez zioten ezer egin. Santuaren eguna abuztuaren 8an da. Aldaerak: Emillen eta Milian. Ikus Emilio.
Emilio (es), Emile (fr), Emil (en), Emile (en)
Aemilius Erromako leinu baten izena zen, etruskoa jatorriz, antza (ikus Emiliano). Aemilia leinua Erromako zazpi nagusietako bat zen. Izenak zabalkundea hartu zuen Rousseauk idatzi zuen Emiliori esker. Santuaren eguna urriaren 6an da. Aldaerak: Emiri eta Emilli.
Endimión (es), Endymion (fr), Endymion (en), Ἐνδυμίων (el kl)
Eneas (es), Énée (fr), Aeneas (en), Αἰνείας (el kl)
Ohiko euskal izena Erdi Aroan. 842. urtean Iruñeko lehen errege izan zen Enecok Esa (Nafarroa) herria eman zion Leireko monasterioari ('Ego rex Eneco concedo...'). Jakitunen artean adostasun zabala dago euskal izentzat jotzean; osagaiak ene 'nirea' eta -ko atzizki hipokoristikoa dirateke, eta jatorrizko adiera 'enetxoa' edo. Loiolako Eneko latinez Enecus zen eta gaztelaniaz Iñigo (ikus Iñigo), lehenago Iruñeko erregeak edo Bizkaiko jaunak bezala. Gero Ignatius kristau izena hartu zuen Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Antiokiako santuaren omenez. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Ignazioren kidetzat Iñaki proposatu zen. Ikus Iñigo.
Ennio (es), Ennius (fr), Ennius (en), Ennius (la)
Enki (es), Enki (fr), Enki (en)
Enlil (es), Enlil (fr), Enlil (en)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.